Aurkezpena

ESTATU MAILAKO GENERO INDARKERIAREN AURKAKO PSIKOLOGIAKO

VIII. JARDUNALDIAK – AZAROAK 25 eta 26-DONOSTIA

 

PSIKOLOGIA, KULTURA ETA GIZARTEA. BERDINTASUN EREDUA LANDUZ INDARKERIA MATXISTA EZABATZEKO FORMULA BEZALA: TRATU ONAREN KULTURA.

 

EUSKO JAURLARITZAREN EKINTZA ZIENTIFIKOETARAKO INTERES SANITARIOAREN ONARPENA

 

2016. urtean Donostia Europako Kultur Hiriburua izango da, hori dela etCARTELa
Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak VIII. Jardunaldi hauetan berdintasun ereduan jarri nahi du bere erreflexio eta lanaren oinarria, baita diziplinartekotasunean giza-abordatze modu bezala, kultura, osasun, hezkuntza, hedabide edo psikologiaren arloetatik edota giza erreferenteen sorpenean inplikatutako beste edozein diziplinatik datorrena.

 

Orain arte psikologiako lan, ikerketa eta esku-hartzea hainbat eremutan oinarritua egon da: emakumeen aurkako indarkeria ulertzea ahalbidetzen duten eredu teorikoen lanketa, arazoaren, haren dinamika, ziklo eta biktimek pairatzen dituzten ondorioen ulerpena eta esku-hartze psikologikoarentzako tresna eta ereduen elaborazioa.

 

Oraingo honetan nora zuzentzen ari garen eta psikologiatik nola ekiten diogun dugu hizketagai. Halaber, berdintasunik gabeko harreman kaltegarriak irudikatzen dituzten abusuzko jarreren eredu alternatiboa zein den eta zein diziplinetatik lantzen ari den aztertuko dugu.

 

Arazo soziala den heinean, beharrezkoa da tranbertsalitatea, konexioa eta gizarteko hainbat eremuren arteko diziplinarteko lana, harreman pertsonalen transformazio eta prebentzio moduan.

 

Psikologiaren Kontseilu Nagusiak sustatutako Estatu mailako Genero Indarkeriaren aurkako VIII. Jardunaldi hauetan abusuzko jokaeren eredu alternatibo bezala berdintasun eta tratu onaren eredua proposatuko dugu.

 

 

 

Antolatzen du:                                                            Sustatzen du:

modelo-logo-positivo-ajustado-03-Encabezados-A4consejo

 

 

Babesleak:

 

kutxa

 

 

Kolaboratzaileak:

logo+LogoUPV                     01A_RGB

 

 

 

 

 

 

 

Facebooktwittergoogle_pluslinkedinmail