TRATU TXAR MATXISTEN BIKTIMEN ARRETA PSIKOLOGIKORAKO GIDALIBURUA

14 Feb TRATU TXAR MATXISTEN BIKTIMEN ARRETA PSIKOLOGIKORAKO GIDALIBURUA

foto tratu txarrakIndarkeria matxistaren aurkako estatu mailako Psikologiako VIII. Jardunaldietan aurreratu genuen moduan, Gipuzkoako PEOeko Lantalde batek Tratu txar matxisten biktimen arreta psikologikorako Gidaliburua lanfdu du, gaztelaniazko zein euskarazko bertsioarekin.

Indarkeria matxistaren biktimak artatzeko Gidaliburu hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak 1993. urtean hitzarmendutako Arreta Psikologikoko Programaren esparruan, esku-hartze psikologikoari modu eraginkorrean ekiteko beharretik sortzen da, ekintza koordinatu, integral eta genero perspektibadunaren bitartez.

Indarkeria matxistaren biktimekin prozesu psikoterapeutikoetan esku-hartu behar duten psikologiako profesionalentzako kontsulta eta lan tresna baliagarria izan nahi du, baita balorazio eta esku-hartze psikologikoaren jardutean informazioa, bitartekoak eta erantzun profesionalak sistematizatzen lagunduko duen tresna ere.

Indarkeria matxistaren biktimen balorazio integralaren prozesua eta biktima hauetan indarkeria fisiko, psikiko zein sexualak duen eragina sistematizatzea du helburu, haren ekite terapeutikorako.

EUSKARAZKO BERTSIOA DESKARGATU  GAZTELANIAZKO BERTSIOA DESKARGATU

 

Gipuzkoako PEO-eko Gobernu Batzordea

 

Facebooktwittergoogle_pluslinkedinmail
No Comments

Post A Comment