Parte-hartze baldintzak

  1. Laburpenen onarpenerako azken eguna AZAROAREN  11 (barne) izango da.
  2. “ESTATU MAILAKO GENERO INDARKERIAREN AURKAKO PSIKOLOGIAKO VIII. JARDUNALDIAK: Psikologia, kultura eta gizartea. Berdintasun eredua landuz indarkeria matxista ezabatzeko formula bezala: tratu onaren kultura” Jardunaldietako gaiarekin zerikusia duten lan guztiak hartuko dira kontutan.
  3. Aurkezpen formatua poster bertikala izango da.
  4. Neurriak 150 x 0´90 cm (luzera x zabalera izango dira).
  5. Laburpenean erabilitako hizkuntza GAZTELERA izango da.
  6. Laburpenek gehienez 400 hitz izango dituzte, titulua barne, eta ondorengo egitura errespetatuz: Sarrera, metodologia, emaitzak, ondorioak eta hitz gakoak (hiru gutxienez).
  7. Posterretako hizkuntzari dagokionez bi aukera daude:
    • Posterra GAZTELANIAZ.
    • Gaztelera barne-hartzen duen poster ELEBIDUNA.
  8. 6 egile egongo dira gehienez, gutxienez posterraren lehen sinatzailea Jardunaldietara inskribatuta egonik. Sinatzaile hau ezingo da beste poster baten lehen sinatzaile bezala agertu.
  9. Ez dira jada aurkeztutako edota argitaratutako lanak onartuko.
  10. Aurkeztutako komunikazo bakoitzari identifikazio-kode bat egokituko zaio.
  11. Komunikazioa behin onartuta ez da aldaketarik onartuko.
  12. Parte-hartzeak baldintzen onarpena suposatzen du eta epaia apelaezina izango da.

 

SARIAK:

 

Bi lan onenak aukeratuko dira.

Epaimahaia batzorde zientifikoko kideek osatuko dute.

Parte-hartze baldintzak betetzen dituzten onartutako proposamen  guztiek izango dute irabazteko aukera.

Bi irabazleek aipamen bat izango dute Jardunaldietan eta azaroaren 26an aintzatespen Ziurtagiria emango zaie.

 

AINTZAT HARTUKO DA:

 

Egitura: begi-inpaktua, originaltasuna eta estetika.

Edukia: eskainitako informazioa eta sintesi gaitasuna

Eragina: gaurkotasuna eta tratu onaren interes zientifiko eta dibulgatzailea.

 

 

Facebooktwittergoogle_pluslinkedinmail