Erakusketa arauak

ERAKUSKETA ARAUAK

 

  • Poster bitarteko komunikazioa onartua dutenek hura ikusgai jartzeko gune bat izango dute, haren identifikazio zenbakiarekin. Inskribatutakoentzat sarrera librea izango da Jardunaldi osoetan zehar.

 

  • Posterraren goikaldean hurrengo testua jarri beharko da: “VIII Jornadas Estatales de PSICOLOGÍA CONTRA LA VIOLENCIA DE GÉNERO: Psicología, Cultura y Sociedad. Trabajando el modelo de igualdad como fórmula para erradicar la violencia machista: la cultura del buen trato, Donostia 2016″.

 

  • Posterra idazkaritzak emandako aurpegi bikoitzeko zinta itsaskorrarekin zintzilikatuko da.

 

  • Egileak izango dira posterra inprimatzeko, zintzilikatzeko eta amaiaeran haiek kentzeko arduradunak. Azaroaren 25ean 16:00 eta 17:00ak bitartean jarri beharko dituzte posterrak eta azaroaren 26ko 20:00 eta 20:30 bitartean kendu. Antolatzaileak ez dira kendu gabeko posterren arduradun egingo.

 

  • Egileei erakusketari eskeinitako denbora-tarteetan bertan egotea gomendatzen zaie, ikusleen galderak erantzun ahal izateko.

 

  • Titulua eta egileen izenak posterraren goialdean eta bibliografía-erreferentziak behealdean jartzea gomendatzen da.

 

  • Lana inprimatua entregatuko da eta hura 72pppko erresoluzioarekin jpg formatuan duen cd bat gehituko da, webgunera igo ahal izateko. Inprimatzeko posterraren diseinua 300pppko erresoluzioarekin burutu beharko da.

 

 

Facebooktwittergoogle_pluslinkedinmail